María Ángeles Ezquer Aznárez

María Ángeles

Ezquer Aznárez

Edad / Urte: 57 años

Casa Rural Catalingarde

Catalingarde Landetxea

Localidad / Herria: Isaba / Izaba

“Desde que era niña estoy acostumbrada a ver gente en casa, para mí era emocionante: venían vestidos diferente, tenían costumbres diferentes”

Isaba siempre ha sido un destino de montañeros y un lugar de paso camino de Francia, por eso la madre de Mª Ángeles decidió abrir su casa y alquilar las habitaciones que estaban vacías. “Desde que era niña estoy acostumbrada a ver gente en casa, para mí era emocionante: venían vestidos diferente, tenían costumbres diferentes”.

A primeros de los noventa, cuando el Departamento de Turismo del Gobierno de Navarra empezó a organizar un poco el sector, se formó en Roncal Salazar la primera asociación de Casas Rurales. “Mi madre entró como socia y desde entonces se fue profesionalizando el sector, fue un cambio muy importante que también cambió los pueblos de Navarra, las posibilidades que había para ganarse la vida”.

“Al principio sólo existían las casas rurales por habitaciones, ahora la mayoría son casas enteras, quedan pocas de habitaciones como la nuestra, aunque también hemos tenido que adaptarnos, ahora las habitaciones son con baño, servimos desayunos y con el tema del Covid también estamos dando alguna cena”.

Dice Mª Ángeles que el turismo es parte del futuro de los pueblos “pero lo bueno sería que no solo dependiera del turismo. Antes había ganaderías, explotación forestal, otras posibilidades de salir adelante.”

En 2002 se hizo cargo junto con su hermana Ana Rosa del negocio familiar y desde entonces han cambiado mucho las cosas. “Antes venían sobre todo del País Vasco y montañeros, ahora es mucho más variado, de otras procedencias, vienen familias y se mantiene durante todo el año, aunque a veces hay aglomeraciones, demasiadas, y eso hay que controlar; no tanto por las casas rurales o los hoteles como por las auto-caravanas y furgonetas”.

Entre los recursos del valle está también la nieve. Mª ángeles es profesora de esquí durante el invierno, una actividad que ayuda a complementar el trabajo en la casa rural. Se queja, eso sí, de cómo han transcurrido los dos últimos años: “hemos trabajado muy poco, pero esperamos que se vaya recuperando y se trabaje mejor”.

No piensa en un relevo generacional. “Cuando nos jubilemos nos quedaremos aquí, es mi casa, donde tengo todos mis recuerdos y donde han vivido mis antepasados. He nacido aquí”.

“Haurra nintzenetik jendea etxean ikustera ohituta nago, niretzat zirraragarria zen: desberdin jantzita zetozen, ohitura desberdinak zituzten”

Izaba beti izan da mendizaleen helmuga eta Frantziarako bidean pasabide, horregatik Mª Angelesen amak etxea ireki eta hutsik zeuden gelak alokatzea erabaki zuen. “Haurra nintzenetik jendea etxean ikustera ohituta nago, niretzat zirraragarria zen: desberdin jantzita zetozen, ohitura desberdinak zituzten”.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Nafarroako Gobernuko Turismo Saila sektorea pixka bat antolatzen hasi zenean, Erronkari Zaraitzun Landa Etxeen lehen elkartea sortu zen. “Nire ama bazkide gisa sartu zen, eta, ordutik, sektorea profesionalizatzen joan zen; oso aldaketa garrantzitsua izan zen, eta Nafarroako herriak ere aldatu ziren, bizimodua ateratzeko zeuden aukerak, alegia”.

“Hasieran, logelakako alokairuko landetxeak bakarrik zeuden, orain gehienak etxe osoak dira, gurea bezalako logela erakoa gutxi geratzen dira, baina egokitu ere egin behar izan dugu, orain logelak bainugelarekin daude, gosariak zerbitzatzen ditugu eta Covidaren gaiarekin ere afariren bat ematen ari gara”.

Mª Angelesek dio turismoa herrien etorkizunaren zati bat dela, “baina onena litzateke turismoaren mende ez egotea. Lehen abeltzaintzak zeuden, baso ustiapenak, aurrera ateratzeko beste aukera batzuk”.

2002an Ana Rosa arrebarekin batera familiaren negozioaren ardura hartu zuen eta ordutik gauzak asko aldatu dira. “Lehen, batez ere Euskal Herritik zetozen eta mendizaleak, orain askoz ere anitzagoa da, beste jatorri batzuetatik datoz familiak eta urte osoan mantentzen da, nahiz eta batzuetan pilaketak izaten diren, gehiegi, eta hori kontrolatu egin behar da; ez hainbeste landetxe edo hoteletan, baizik eta auto karabanetan eta furgonetetan”.

Ibarreko baliabideen artean elurra ere badago. Mª ángeles neguan eski irakaslea da, landetxeko lana osatzen laguntzen duen jarduera. Hori bai, kexu da azken bi urteak nola igaro diren ikusita: “oso lan gutxi egin dugu, baina espero dugu berreskuratzen joatea eta hobeto lan egitea”.

Ez du belaunaldi erreleboan pentsatzen. “Erretiroa hartzen dugunean, hemen geratuko gara, nire etxea da, nire oroitzapen guztiak dauzkat eta nire arbasoak bertan bizi izan dira. Hemen jaioa naiz”.

Descárgate el Libro