El Año Santo Xacobeo se prolonga hasta 2022 – Xacobeo Urte Santua 2022ra arte luzatuko da

Gobierno de Navarra y las CCAA del Camino de Santiago programan diferentes acciones para promocionar el Año Santo Xacobeo, que se extenderá hasta 2022. Entre las acciones que se van a llevar a cabo está “Saborea el Camino”, un pasaporte gastronómico en el que participan restaurantes asociados a ANAPEH

Entre las muchas cosas que ha cambiado la pandemia está el Año santo Xacobeo, que debía celebrarse en 2021 y que se va a prolongar hasta 2022, una circunstancia que ha hecho que las campañas dedicadas a promocionarlo se hayan a su vez dilatado, tanto en el ámbito autonómico como en el estatal. Así, la Comunidad foral de Navarra, según se informó en una reunión mantenida en el marco de la Mesa del Camino de Santiago en la que ha participado ANAPEH, ha puesto en marcha el plan “Iníciate en el Camino, Iníciate en Navarra” que contempla una serie de acciones dentro del Plan Integral del Camino, liderado por el Departamento de Turismo y coordinado entre los departamentos de Salud, Interior y Medio Ambiente.

Dentro de este Plan se está trabajando en accesibilidad, con una evaluación de los albergues situados en el Camino de Santiago. Además, se ha creado para estos mismos alojamientos una APP, ALBERGUESLot, que ofrece la disponibilidad de plazas en tiempo real.

Además, dentro de un plan de recuperación de la actividad cultural, el Departamento de Cultura del Gobierno de Navarra ha puesto en marcha desde este mes de junio una amplia oferta cultural que se desarrolla a lo largo del Camino.

En el ámbito estatal, el Plan Nacional de Turismo Xacobeo 2021/2022 quiere impulsar los Caminos de Santiago –en Navarra el Camino de Santiago aragonés, dos ramales del Camino Francés, el Camino del Baztan y el Camino del Ebro- como producto cultural y patrimonial, con un presupuesto de 121.322.559€. El Plan Nacional se desarrolla en el marco del Plan de Modernización y Competitividad del Sector Turístico, que se financiará con los fondos europeos Next Generation.

También en clave estatal, dentro del Consejo Jacobeo, se está impulsado una serie de acciones conjuntas con otras CCAA, como son la edición del folleto “Hitos del Camino” o la puesta en marcha del pasaporte gastronómico “Saborea el Camino”, dirigido a las personas que recorren las diferentes rutas a Santiago, en el que participan varios restaurantes pertenecientes a ANAPEH.

Nafarroako Gobernuak eta Donejakue Bideko autonomía erkidegoek Xacobeo Urtea sustatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte, eta 2022ra arte luzatuko da. Egingo diren ekintzen artean “bidea dastatu” dago, ANAPEHko jatetxeek parte hartzen duten pasaporte gastronomikoa.

Pandemiak aldatu dituen gauza ugarien artean dago Xacobeo Urte Santua, 2021ean ospatu behar zena eta 2022ra arte luzatuko dena. Hori dela eta, hura sustatzeko kanpainak luzatu egin dira, bai autonomía erkidegoan, bai Estatuan. Hala, Nafarroako Foru Erkidegoak, Donejakue Bideko Mahaiaren esparruan egindako bilera batean jakinarazi zenez (bertan ANAPEHek parte hartu du), abian jarri du “Bidean Murgildu, Nafarroan Murgildu” izeneko plana. Plan horrek hainbat ekintza jasotzen ditu Bidearen Plan Integralaren barruan, Turismo Saila buru dela eta Osasun, Barne eta Ingurumen sailek koordinatuta.

Plan horren barruan, irisgarritasuna lantzen ari dira, Donejakue Bidean dauden aterpetxeak ebaluatuta. Gainera, ostatu horientzat berentzat APP bat sortu da, ALBERGUESLot, denbora errealeko plazak eskaintzen dituena.

Gainera, kultur jarduera berreskuratzeko plan baten barruan, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak kultur eskaintza zabala jarri du martxan ekainaz geroztik, Bidean zehar.

Estatuan, Xacobeo 2021/2022 Turismoko Plan Nazionalak Donejakue Bideak sustatu nahi ditu – Nafarroan Aragoiko Done Jakue Bidea, Frantziako Bidearen bi adar, Baztango Bidea eta Ebroko Bidea – Kultura- eta ondare-produktu gisa, 121.322.559 euroko aurrekontuarekin. Plan Nazionala Turismo Sektorearen Modernizazio eta Lehiakortasun Planaren esparruan garatzen da, eta Europako Next Generation funtsekin finantzatuko da.

Estatu mailan ere, Done Jakue Kontseiluaren barruan, beste autonomía erkidego batzuekin batera hainbat ekintza bultzatzen ari dira, hala nola “bidearen mugarriak” liburuxka argitaratzea edo “dastatu Bidea” pasaporte gastronomikoa abian jartzea, Santiagorako ibilbideak egiten dituzten pertsonei zuzendua, ANAPEHeko hainbat jatetxek parte hartzen baitute.