El Ayuntamiento de Pamplona presenta una línea de ayudas a hostelería y hoteles-Iruñeko Udalak ostalaritzarako eta hoteletarako laguntza-lerro bat aurkeztu du

ANAPEH está trabajando en la convocatoria

El Ayuntamiento de Pamplona presentó en la mañana de ayer un paquete de ayudas a la hostelería y hoteles cuya cuantía total asciende a 500.000 €, con un máximo de 2.000 € por establecimiento. Según el propio Ayuntamiento, que ha invitado a la rueda de prensa a diferentes actores de la hostelería, entre ellos ANAPEH, representada por su vicepresidente, Juan Carlos Oroz; con esta acción quiere contribuir a paliar los efectos económicos por los cierres y las restricciones que padece el sector.

Las empresas hosteleras y hoteleras de Pamplona podrán solicitar la subvención a partir de las 00:00 horas del 20 de abril. Para optar a ellas deberán presentar diferente documentación, como la justificación de gastos fijos tales como alquileres, suministros, seguros, gastos de asesoría, gastos generales, etc. Otro de los requisitos es que se hallen al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la seguridad social y con el Ayuntamiento de Pamplona.

Pueden tomar parte restaurantes, cafeterías, cafés, bares, chocolaterías, heladerías y horchaterías, además de hoteles, hostales, pensiones, discotecas y salas multiusos.

Los expedientes se irán resolviendo por orden de llegada, mientras exista partida presupuestaria, lo que supone que la ayuda llegará sólo a 250 establecimientos de los 1.071 que hay en Pamplona según las altas del IAE. Por esta razón, ANAPEH informó ya la pasada semana a las empresas asociadas de la puesta en marcha de esta nueva línea de ayudas, en la que es muy importante no sólo entregar correctamente toda la documentación requerida, también lo es el presentarla lo antes posible.

Así, ANAPEH ha comenzado a tramitar la documentación necesaria a cerca de un centenar de empresas que se han interesado por las ayudas, con todo el equipo de la Asociación de Hostelería volcado en poder presentar los expedientes desde la hora de inicio del plazo de presentación de la subvención con el objetivo de que ninguno de nuestros asociados quede sin recibir la ayuda.

ANAPEH se pone a disposición de las empresas asociadas que todavía no se han interesado para tramitar la línea de ayudas, recordando la importancia de hacerlo lo antes posible.

ANAPEH deialdian lanean ari da

Iruñeko Udalak ostalaritzarako eta hoteletarako laguntza pakete bat aurkeztu zuen atzo goizean. Laguntza horien zenbatekoa, guztira, 500.000 €-koa da, eta gehienez 2.000 €-koa establezimendu bakoitzeko. Udalak berak azaldu duenez, ostalaritzako hainbat eragile gonbidatu ditu prentsaurrekora, besteak beste, ANAPEH, Juan Carlos Oroz lehendakariordeak ordezkatuta; ekintza honen bidez, sektoreak jasaten dituen itxieren eta murrizketen ondorio ekonomikoak arintzen lagundu nahi du.

Iruñeko ostalaritza eta hotel enpresek apirilaren 20ko 00: 00etatik aurrera eskatu ahal izango dute diru laguntza. Horiek eskuratu ahal izateko, hainbat agiri aurkeztu beharko dituzte, hala nola gastu finkoen justifikazioa (alokairuak, hornidurak, aseguruak, aholkularitza gastuak, gastu orokorrak, etab.). Beste baldintzetako bat zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta Iruñeko Udalarekikoak egunean izatea da.

Jatetxeek, kafetegiek, tabernek, txokolategiek, izozki dendek eta hortxategiek parte har dezakete, baita hotelek, ostatuek, pentsioek, diskotekek eta erabilera anitzeko aretoek ere.

Espedienteak iristen diren ordenaren arabera ebatziko dira, aurrekontu partida dagoen bitartean; horrek esan nahi du laguntza Iruñean dauden 1.071 establezimenduetatik 250era baino ez dela iritsiko, EJZren alten arabera. Hori dela eta, ANAPEHek joan den astean enpresa elkartekideei jakinarazi zien laguntza lerro berri hori abian jarri zela. Ildo horretan, oso garrantzitsua da eskatutako dokumentazio guztia behar bezala aurkeztea, bai eta ahalik eta lasterren aurkeztea ere.

Hala, ANAPEH laguntzak jasotzeko interesa agertu duten ehun bat enpresari beharrezko dokumentazioa izapidetzen hasi zaie, eta Ostalaritza Elkarteko talde osoa buru-belarri aritu da espedienteak diru-laguntza aurkezteko epea hasten denetik aurkeztu ahal izateko, gure elkartekideetako inor laguntza jaso gabe gera ez dadin.

ANAPEH laguntza-lerroa izapidetzeko oraindik interesik agertu ez duten enpresa elkartuen eskura jarri da, ahalik eta lasterren egitearen garrantzia gogoraraziz.